Itzulbide

ACLIMA -rekin lankidetza proiektua.

ACLIMAk zuzentzen duen programa hau CIMAS eta EKISOLAR-en proposamen eta lanetan oinarritzen da eta bere helburua da EAEn itxita dauden zabortegietan eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen ezarpena erraztea.

ITZULBIDE programak xede bikoitza dauka.

Alde batetik, eta ACLIMAko bazkideei begira, enpresako ondasunetan panel fotovoltaikoen instalazioa errazteko ekimenak sustatu eta bultzatzea (estalkiak, zabortegiak, etab.).

Eta bestetik, ACLIMAtik kanpora (beste enpresa batzuk, antolakunde sozialak, etab.), "lurzoru" hori eskuragarri jartzea eta eguzki proiektu fotovoltaikoak ezartzeko ekimenak bideratzea.

ACLIMAk zuzentzen duen proiektu honetan parte hartzen duten enpresak, gehienak EAEko ingurumen industriakoak, programari atxikitzen dira haien sektoretik ingurumena hobetzeko konpromisoa hartuz. Horrela, enpresek jada okupatuta dagoen lurzorua eskuragarri jartzen dute nabeen edo itxita dauden zabortegien estalkiak aprobetxatuz eguzki-energia fotovoltaikoa sortzeko.

Onura nagusienak

Lurzoruari etekin handiagoa ateratzen zaio, izan ere, industria-nabeek edota zabortegiek jada okupatzen duten azalerari bigarren erabilera bat ematen baitzaio.

Bigarren erabilera hori ingurumenarentzat da batez ere onuragarria ("Itzulbide"). Zabortegien kasuan, erabilera itxi ondorengo zaintzako legezko epealdien araberakoa izango da.

Horrez gain, enpresak bere kokapenean duen errotzea indartzen da. Izan ere, eguzki-instalazioak jartzea berreskuratze moteleko inbertsioa da, hau da, 10-12 urte behar dira inbertsioa berreskuratzeko (nahiz eta errentagarritasuna bermatuta egon). Esan daiteke inbertsio horiek "Pentsio plan" berritzaileen antzekoak direla.