Zeintzuk gara?

Energia berriztagarrietan eta ingurumenaren zaintzan aritzen garen Aholkularitza eta Ingeniaritza zerbitzua gara. Gure bulegoa Arabako Parke Teknologikoan dago. Eskaintzen ditugun zerbitzuen artean, azpimarratzekoak dira estalki gaineko eguzki energia fotovoltaikoko "giltza eskuan" proiektuak.

Ekisolar enpresa eskarmentu handiko hiru enpresen bat egitearen ondorioa da, eta bere xedea ingurumena zaintzen laguntzea da, zuzenbide bikoitz batetik: alde batetik, I+G+b produktu berritzaileak garatuz eta bestetik, batez ere EAEko enpresei zuzendutako eguzki energia fotovoltaikoko "giltza eskuan" proiektuak gauzatuz.

Ingurumenaren sektorea ondo ezagutzen dugu; izan ere, eskarmentu handia daukagu proiektuen ingeniaritzan eta kalitatezko zerbitzua eskaintzen. Horrela, EKISOLAR-en helburua gure proiektuen bitartez ahalik eta zerbitzu eta kalitaterik onena eskaintzea da.

Sortu zenetik, Ekisolar Industria Fotovoltaikoaren Elkartearen (ASIF) kide da.

logo asif

Bazkideak

Aritu logo Aritu S.Coop, informatikako eta mekanikako proiektuak garatzeko ingeniaritza eta PTC soluzioen ezarpena.
www.aritu.com

Cimas logo CIMAS Innovación y Medio Ambiente, Ingurumena, Berrikuntza eta Garapen Iraunkorraren arloetan bereizten den aholkularitza eta ingeniaritza enpresa.
www.cimas.es

Sarroyo logo Electrónica Sarroyo S.L., muntaia elektrikoak eta telekomunikazioak instalatu eta haien mantentze-lanak egiten dituen enpresa.
www.sarroyo.com