Hiritarrentzako sustapenak

Instalazioak industrialdeetako teilatu edota estalkietan egiten ditugu. Horrela, ez dugu lurzorurik okupatzen eta etekin handiagoa ateratzen zaio sortzen den energiari, ekoizpen puntua kontsumo-puntuen hurbil dagoelako.

Enpresaren helburuen artean, horrelako inbertsioak hiritarren esku jartzea dago, hau da, titulartasun partekatuko proiektuak garatzea.

Mikroinbertsioetan oinarritzen den gure partaidetza sistemaren bitartez, interesatuta dagoen edozein pertsonak edota taldek inbertitu dezake Energia Berriztagarrietan.

Hauek dira gure instalazioen hiru ardatzak:

  • Instalazioen diseinuaren eta gauzatze-lanen kalitatea.
  • Errentagarritasun zentzuduna, iraunkorra eta segurua.
  • Eguzki-energiaren ikuspegi soziala.

Deskargatu gure triptikoa (567kb).

Inbertsio soziala

  • 4.000 eurotik gorako mikroinbertsioak
  • Partaidetza 1= 1kW
  • Alokatutako teilatuetan
  • Ingurumeneko inbertsioak

Nori dago zuzenduta?

  • Ingurumenarekiko konpromisoa daukaten eta haien aurrezkiei errentagarritasuna atera nahi dieten partikularrei.
  • Estalki gaineko proiektu fotovoltaikoen sustatzaileei.
  • Elkarteei, GKEei, herri administrazioei,... Ingurumenaren zaintzan inbertitzeko eta CO2-aren isuriak gutxitzeko.
  • Inbertsio taldeei, sozietate kooperatibei, erretiro-aseguruei.