Industria Estalkietarako proiektuak
"Giltza eskuan" proiektuak esan nahi du Ekisolar-ek bere ardurapean hartzen dituela proiektuaren alor eta fase guztiak.
Era berean, bezeroak lor ditzakeen laguntza eta diru-laguntzak eskatzeaz ere arduratzen gara.
Gure bezeroekiko etengabeko konfiantza eta lankidetza giroan lan egiten dugu.
- Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoaren azterketa.
- Ingurumen-inpaktuaren azterketa.
- Ingeniaritza proiektuak (egitura, elektrizitatea eta jarduera).
- Instalazioa eta lanen jarraipena.
- Sarera konektatzeko izapideak.
- Laguntza eta diru-laguntzen izapideak.
- Ingurumen-zigilua eta ziurtagiria.
