CaC- Estalkien egokitasun-ziurtagiria
Zertarako ingeniaritza proiektu bat edota estalki baten egokitasuna ziurtatzea?
Kontuan hartuta instalazio fotovoltaikoak gainean inongo instalaziorik ez jartzeko diseinatu diren eraikuntzetan instalatzen direla, garrantzitsua da egiaztatzea instalazioaren kargak ez duela kaltetuko eraikuntzaen segurtasuna. ?Eguzki-estalkia? oso inbertsio handia da, izan ere, instalazio hori gutxienez 25 urtez egongo da funtzionamenduan. Horregatik da horren garrantzitsua estalkia instalatuko den eraikuntzaren egitura aldez aurretik aztertzea.
Zer sartzen da?
a) Instalazio fotovoltaikoa jarriko den eraikuntzaren egokitasunaren ingeniaritza proiektua:
- Sekzio mota - Kargen egoera
- Haizeak/elurrak eragindako gainkargak.
- Eraikuntzako ezaugarrien eta ezaugarri mekanikoen azterketa.
- Jatorrizko karga-egoera.
- Estalkiaren egoera.
- 3D planoak eta simulazioak.
b) Proiektu fotovoltaikoaren bideragarritasunaren azterketa: alor teknikoak eta finantzakoak.
- Ingurumen-balantzea.
- Energia-balantzea.
- Ekoizpena eta kostuak.
- Taula ekonomikoa eta finantzakoa.


Nori dago zuzenduta?
- Instalazioa jarriko den eraikuntzaren egokitasuna bermatu nahi duten estalki gaineko instalazio fotovoltaikoen inbertitzaileei.
- Estalki gaineko proiektu fotovoltaikoen sustatzaileei.
- Haien estalkiak alokatu nahi dituzten jabeei edota bertan inbertitu nahi dutenei.
