Energia-auditoriak

Zer dira energia-auditoriak?

Auditoriak enpresaren energia-kontsumoa modu fidagarrian ezagutzeko prozesu sistematikoak dira. Horiei esker, kontsumoan parte hartzen duten faktoreak antzeman daitezke, baita errentagarritasunaren araberako aurrezki-aukerak identifikatu eta aztertu ere.

Hauek dira lortu daitezkeen abantailak:

  • Energiaren kontsumoa optimizatzen da, hots, kostuak nabarmen murrizten dira.
  • Ekipoen bizi-iraupena luzatzen da. Izan ere, ekipoek baldintza egokietan lan egiten dute, gehiegizko kargarik edota dimentsionamendurik gabe.
  • Ekoizpenaren kostuak murrizten direnez, enpresaren lehiakortasuna hobetzen da.
  • Ingurunea zaintzen da, izan ere, beharrezkoa den energia soilik kontsumituta CO2-aren isuria gutxitzen da, bai instalazioetan eta bai kontsumitutako elektrizitatearen ekoizpenean ere. Horri guztiari esker, beroketa globala saihesten da eta enpresaren irudia hobetzen da gizartearen ongizatearen aldeko lana egiteagatik.

Laguntzak eta diru-laguntzak

Horrelako inbertsioak egiteko laguntza handiak daude (urtero aldatzen dira). Ekisolar-ek laguntza horiek eskatu, izapidetu eta kudeatzen ditu bere auditoria zerbitzuaren bitartez.